\r\n

\u00a0

\r\n

Aste honetan bertan \u2018USA Today\u2019 aldizkarian eskainitako elkarrizketa batean aditzera eman duenez, Hanne Gaby Odiele XY kromosomekin eta barne barrabilekin jaio zen, medikuntza alorrean androgenoei sentikortasunik ezan oinarritutako sindromea deritzote eraldaketa honi. Minbizia arriskua izan zezakeela eta \u00abneska arrunten antzera\u00bb garatuko ez zela argudiatuz, ebakuntza egin zioten 10 urte besterik ez zituenean. Zortzi urte beranduago beste ebakuntza bati aurre egin behar izan zion, oraingoan bagina berriz osatzeko.

\r\n

28 urte ditu egun modelo belgikarrak eta gutxitua den kolektibo bati ahotsa eman nahi izan dio bere intersexualitatea plazaratuz. \u00abTabua hausteko une hau osoa garrantzitsua da nire bizitzan\u00bb, argitu du elkarrizketan. Intersexuala izateaz \u00aboso harro\u00bb, baina jasandako ebakuntzekin \u00abamorratua\u00bb dagoela lau haizeetara zabalduz, pertsona intersexualei ezartzen zaizkien ebakuntzak etetea galdegin du.

\r\n

Egun intersexualiateak, emeki emeki bada ere, argia ikustearekin batera, urteetan eman zaion trataera medikua ezbaian jartzen ari da, baita sexu-banaketa bitarrak sortzen dituen arazoak ere.

\r\n

Nazio Batuekin elkarlanean aritzen den Shape History elkarteak intersexualitatea azaltzeko eta onartzeko kanpaina franko egin ditu. Tartean, umeak datozen moduan ederrak direla nabarmendu nahi izan duen bideo eder hau.

\r\n

\n"}
Naiz+ Naiz+

Intersexualitatea, oholtzara

Munduko pasareletan bere txokoa aurkitu duen Hanne Gaby Odiele modelo belgikarrak bere intersexualitatearen berri eman du egunotan.

Genitalek ebazten dute pertsonaren sexua; zakila edukiz gero, mutila eta alua badu, neska. Banaketa dikotomikoa da, baina badira estereotipo horien baitan sexua argi zehazten ez duten genitalak. Intersexual diren norbanakoen eskubideen alde lanean aritzen den elkarteek zabaldutako datuen arabera gainera, jaiotzen diren haurren %1,7an genitalek ez dute haurtxoa zer sexutakoa den ebazten eta beraz, intersexualak dira.

(Jarraitu bideoaren ostean)

 

Aste honetan bertan ‘USA Today’ aldizkarian eskainitako elkarrizketa batean aditzera eman duenez, Hanne Gaby Odiele XY kromosomekin eta barne barrabilekin jaio zen, medikuntza alorrean androgenoei sentikortasunik ezan oinarritutako sindromea deritzote eraldaketa honi. Minbizia arriskua izan zezakeela eta «neska arrunten antzera» garatuko ez zela argudiatuz, ebakuntza egin zioten 10 urte besterik ez zituenean. Zortzi urte beranduago beste ebakuntza bati aurre egin behar izan zion, oraingoan bagina berriz osatzeko.

28 urte ditu egun modelo belgikarrak eta gutxitua den kolektibo bati ahotsa eman nahi izan dio bere intersexualitatea plazaratuz. «Tabua hausteko une hau osoa garrantzitsua da nire bizitzan», argitu du elkarrizketan. Intersexuala izateaz «oso harro», baina jasandako ebakuntzekin «amorratua» dagoela lau haizeetara zabalduz, pertsona intersexualei ezartzen zaizkien ebakuntzak etetea galdegin du.

Egun intersexualiateak, emeki emeki bada ere, argia ikustearekin batera, urteetan eman zaion trataera medikua ezbaian jartzen ari da, baita sexu-banaketa bitarrak sortzen dituen arazoak ere.

Nazio Batuekin elkarlanean aritzen den Shape History elkarteak intersexualitatea azaltzeko eta onartzeko kanpaina franko egin ditu. Tartean, umeak datozen moduan ederrak direla nabarmendu nahi izan duen bideo eder hau.