Naiz+ Naiz+

Izaiteko libre - Manex Pagolaren oihartzunak

Apirilaren 24ean Baigorrin ospatuko da aurtengo Nafarroaren Eguna. Urtero moduan, Nafarroa Izpegiren bi magaletan dantzatzen eta kantatzen duen herria dela frogatzeko egitarau zabala prestatzen ari da Basaizea Kultur Batasuna.

Bezperan ere egongo da zer ospatu, izan ere, ‘Izaiteko libre - Manex Pagolaren oihartzunak’ emanaldia izanen da gaueko 21.00etan Baigorriko elizan. Aire Ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Xendarineko Ahizpak, Erramun Martikorena, Astezkenekoak, Hertz Orkestra... izango dira bertan kantari.

Basaizea Kultur Batasunak hedatutako bideoan ikusi daitekeenez musikaldiko entseguak egiten hasiak dira dagoeneko.

Entseguak ikusita, ederra izango da estreinaldia!

 

Era berean, Manex Pagola gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen ari da Basaizea Kultur Batasuna, YouTuben zabaltzen ari den bideon bidez.