Naiz+ Naiz+

‘Kantxa zati bat’, erabakitzeko eskubidearen alde Berrizen


KLIK Gorka Camara Hierrok egindako galeria ikusteko

‘Kantxa zati bat’ ekimena abiatu dute Berrizen erabakitzeko eskubidearen alde. Abenduaren 29an aurkeztu zuten herrian aldarrikapena jasotzen duen ituna. Hona adierazpena:

Hemen alkartu garenok, Euskal Herriarentzat proiektu ezbardin eta anitzak ditugu, baina demokrazian oinarritutako printzipio baten aldeko jarrerak ekarri gaitu hona: giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen alde, hain zuzen be.

Gaurkoan eskubide hau, danok batera aldarrikatzea gura dogu. Ez inoren kontra, guztion onerako baino.

Mezu hau gizarteratzea joera eta ideologia ezbardinekook alkarregaz egin beharreko bidea dela uste dogu, harik eta bide horrek erabakitzeko eskubidearen bidekurutzeraino garoazen arte, behintzat.

Horregaitik guztiagatik, honako aldarrikatzen dogu:

  • Euskal Herria nazino naturala da.
  • Euskal Herriak eta bere herritarrok bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagu.
  • Eskubide demokratiko unibertsala denez, Euskal Herrian eta nazinoartean, eskubide horren eskaria egingo dogu.

Halantxe zabaltzen eta jakin eragiten dogu, gaur, Berrizen, 2012ko abenduaren 29an.