Siroka taldeak ‘3.SZN’ diskoko bigarren bideoklipa dakar, KONTRAMETAFORA abestiari egindkoa. Urtarrilean grabatu zuten Goizeder Saez de la Fuenterekin eta berarekin batera Nikola Hurtado arduratu da kliparen muntaiaz. Hurrengo kontzertuak: Apirilaren 26an Zumaiako jaietan, maiatzaren 10ean Usansoloko jaietan Trikiziorekin, ekainaren 1ean Balmasedan Euskal Eskola Publikoaren jaian eta ekainaren 21ean Laudiko San Joan auzoan.