Naiz+ Naiz+

‘La La Land’... ups, ez, barkatu... ‘Moonlight’

30 milioitik gora pertsonek jarraitu ohi dute zuzenean AEBetako Zinemaren sariketa nagusia, Oscar sarien emankizuna, eta aurten sari nagusiaren banaketan izandako akatsa nabarmendu da denaren gainetik. Zuzenean, ‘La La Land’ filmari eman diote saria, lan taldea oholtzara igo, esker eta zorion mezuak eman eta jaso eta hortan zirela begiratu diote, berriz, pelikula onenaren izena zeraman txarteltxoari. Bertan ez zen ‘La La Land’ agertzen, ‘Moonlight’ baizik. Lehenaren exekutiboetako batek hartu du Oscar saria eta ‘Moonlight’ filmaren lan taldeari zuzendu zaio: «Zuena da saria, ez da broma bat».

Kostata, ezin sinetsita ziren bertaratuak eta kosta zaie azkenean saritu izan direnei ohartzea. Telebistan, luze eta behin baino gehiagotan erakutsi dute txartela eta bai, bertan ‘Moonlight’ ageri zen 2017ko Oscar-etako saritu nagusi gisa. > HEMEN gainontzekoak.


Lehen akatsaren eta ondorengo zuzeneketaren momentua osorik.