Naiz+ Naiz+

LABeko Superheroiak, langileen defentsan

Klausula sozialen legea onartu zen atzo Gasteizko Legebiltzarrean. EAJ eta PSEk adostu zuten testua eta EHBilduk, soilik, bozkatu zuen haren aurka.

ELAk egin zuen lege honen eskaera, eta 110.000 sinadura bildu zituen ekinaldi legegilea aurrera eramateko. Bi helburu zituen orduko proposamenak. Administrazio publikoak sustatutako obretan edo adjudikazioetan sektoreko itun hurbilena betearaztea,batetik. Eta, adjudikazioa lortzen duen enpresa aldatzerakoan, langileak subrogatuta gelditzea, bestetik.

Onartutako legeak, baina, sindikatuen eskaerei «boikota» egiten diela salatuta, protesta egin zuten atzo. LABek kapa jantzi eta superheroiz agertu zen Legebiltzarrean, azpikontratetako langileen eskubideak benetan bermatuko dituen legea aldarrikatuz.