Naiz+ Naiz+

‘Metamorphosis’, transexualen bizitza bidaia

Genitalek markatzen dute gure generoa. Eta generoak, maila handi batean, bizitza. Tamalez ala zorionez, biologia ez da perfektua eta genitalen eta identitate sexualaren sexuazioa ez datoz beti bat. Horixe da transexualitatea.

Jendartean gero eta sona handiagoa du transexualitateak. Haien eskubideen bermea, baina, ez da oraindik errealitatea eta horregatik, gaurkoa egutegian gorriz margotutako eguna da.

Gaurko egunaren aitzakian, Zortzi Produkzioak ekoiztutako dokumentala dugu ‘Metamorphosis’. Transexualak diren Izaro Antxia eta Ares Piñeiro dira protagonistak, bai eta gaian aditua den Josebe Iturrioz.

Zortzi Produkzioak taldea ondokoek osatzen dute: Oihane Garcia (zuzendaria), Izaskun Gutierrez (errealizadorea), Miren Solozabal (gidoilaria), Naroa Garzon (argazki zuzendaria), Paula Ayerdi (produktorea), Ainhoa Bayano (zuzendari artistikoa), Iñigo Arizkorreta (kamera) eta Ane Murua (soinu teknikaria). EHUn Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari dira denak.