Naiz+ Naiz+

Mundua aztoratu duen bullyngaren aurkako abestia

Bogotako Bomba Estereo taldearena da 'Soy yo' abestia. Ahalduntzearen eta errespetuaren kanta iraila erdialdean estreinatu zen eta YouTuben soilik, 6.271.432 ikustaldi izan ditu ordutik.

Sarahi Gonzáles neskatila da bideokliparen protagonista eta bullyngaren aurkako eredu eta interneteko izar berria bihurtu da.

Bideoan, look berrituarekin gogotsu ateratzen da ile-apaindegitik Gonzáles. Bizikleta hartu eta hiria zeharkatzen du, bullying-aren sustatzaile diren horiei «ni neu naiz» indartsua erantzunez.