Naiz+ Naiz+

Mundua su txikien itsaso bat delako... #AskapenaAurrera

Askapenaren baitan lanean aritutako dozenaka lagunek eta Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetu dituen bost kideak elkarrekin irten ziren prentsa aurrera pasa den asteburuan, «Estatua geldiarazteko tresna» izango direla zioten orduan, euren aurka fiskalak aurkeztutako eskariak ezagutu berritan. Elkartasun eta babes gisa honako bideoa argitaratu berri du Askapenak berak; «Siroka, Bad Sound System eta Skama la Rede taldeekin, eta nazioarteko lagunen ekarpenekin batera indarrrez beteriko abestia», eragile internazionalistak aurkeztu duen moduan.

Honakoak hitzak:

Salvadorretik zerura igo zen euskaldun batek mundua ikusi zuen han goitik
ta bueltan zera esan zigun mundua su txikien itsaso bat dela, su txikien itsasoa
Herri bakoitzak ere, bere sua dauka eta batzuen sua hain da bizia
ez dago itzal dezakeen ekaitzik, erautsik, errautzik

Delitu bakarra elkartasuna
herrion arteko xamurtasuna
eraiki nahi dugun etorkizuna
munduko herrion askatasuna

Eh! Eh! Gizakiak bezala, uste dut denok lagundu behar dugula
gerora hobe izateko bide bakarra, eskuz esku hartu lepotik ta segi aurrera
denok norbait edo zerbait galdu dugula, beti gabiltz askatasunerantz begira
BadSound, Siroka eta Skama elkartasuna, beti egongo gara kateen kontra!

Eskubideei indarra, surik ezin hil, zazpiak bat bagara
Askatasuna, amets bakarra. Elkartasuna...Askapena!
Suaren indarraren izaera, su bueltan herri denak biltzen gera
bihotzetatik sekula irten ez dena aberria nola den
Elkartuz, elkartzen, elkarkor, ez autsi segi zutik gogor
Euskal Herria dabil gogoaz, Askatasuna!

Herri bakoitzak ere, bere sua dauka
eta batzuen sua hain da bizia
ez dago itzal dezakeen ekaitzik
erautsi errautzik

Delitu bakarra elkartasuna
herrion arteko xamurtasuna
eraiki nahi dugun etorkizuna
munduko herrion askatasuna

Agora vamos valtar toles rexes d´aquelles prisiones
que ciarren alos qu´esbrexen pola nuestra llibertá.

Vamos dir toos construyendo l´alternativa social
de millones de persones que quieren vivir en paz.

Da igual la llingua que falemos, el camín ye la conciencia,
el destín ye´l derecho a decidir, lóbxectivu: la independencia.

Delitu bakarra elkartasuna
herrion arteko xamurtasuna
eraiki nahi dugun etorkizuna
munduko herrion askatasuna