Naiz+ Naiz+

Mus txapelketak baditu bere zazpi herrialdetako txapeldunak

Martxoaren 7an Lekeition izango da Euskal Herriko VII. mus txapelketaren finala eta asteburuan ezagutu ditugu herrialde bakoitzeko txapeldunak.

Nafarroa Garaiko finalaren bideoa da Ahotsak sarean zabaldu duena, bertan Idoia Auza eta Miguel Loidi jauntsaratstarrak izan ziren txapeldunak. Nafarroa Beherean Bidarraiko Ibarolatarrak izan ziren, Juan Carlos Bolinaga eta Juanma Ballejo amurrioarrak Araban, Luis Angel Aboitiz eta Aitor Okamika bedaronarrak Bizkaian, Ladeveze eta Irrigoten lekornearrak Lapurdin, Mikael Arricau eta Sallaberenborde urdiñarbearrak Zuberoan eta Iñaki Cruz eta Joseba Irizar urretxuarrak Gipuzkoan.

Finaletako argazkiak eta bideoak mapan, baita herriz herriko sailkatuenak ere: