Naiz+ Naiz+

Nor dira ‘Chibani’ deritzotenak? Donaixtin hizpidea ostiralez

Baxe Nafarroako Donaixtiko San Mixel okupan aste osorako egitaraua prestatu dute. Horren baitan, Chibani deritzotenen errealitatea ezagutarazteko beta ere hartu dute. Erretretan diren etorkinen egoera lantzen du Okzitaniako Tolosako Chibanien Justizia eta Duintasunaren aldeko Kolektiboak. Chibani hitzak, arabieraz, «adinekoa» esan nahi du. (http://www.chibanis.org)


Origines Contrôlées por mairieToulouse

* [2012/07/23] Donaixtiko eskola zaharra okupatu dute hainbat herritarrek

HAINBAT ANIMAZIO, aste huntan, SAN MIXEL OKUPAN........

Asteartean:  ALBATROPIK taldearen ERREPIKA PUBLIKOA egun osoan....pasa nahi duzuelarik (goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak arte!)

Astezkenean:
- Arratsaldeko 3etan: HAURRENDAKO, tindaketa tailerra . Helburua: Haurren gelaren paretak apaintzea tinduarekin!!!! gero, atsaskaria
- Aratseko 9etan: KHADAFISTE BROTHERS taldearen ERREPIKA PUBLIKOA.

Ostiralean:
- Aratseko 7etan: "PORTRAITS DE CHIBANIS" erakusketaren estrena http://www.chibanis.org
- 8etan: Afari hotza (ekarri jatekoa eta edatekoa)
 -9etan:  "Les balais de la Republique" eta "Les gardiens de la paix" filmen proiekzioa, Toulouseko ESMA elkartearen laguntzarekin + solasaldia!

Ibiakoitzean:
- Goizeko 10etan: BILTZAR NAGUSIA DENER idekia: proposamenen eta ideien botatzeko!!!!
- Ar. 2etan: Bazkaria - Pik Nik (Bakotxak ekartzen du jatekoa eta edatekoa)
- Ar.4etan: OKUPAZIO mugimenduen Experientzia trukaketa. hor izanen dira KUKUTZA (Bilbo - http://kukutza.blogspot.fr ) eta CREA (Toulouse - crea-csa.over-blog.com )ko kide batzu!!!!
-Ar. 9etan: KONTZERTUAk:  BILAU (Folk - Garazi) eta 121 CREW (Rap - Bilbo)

Igandean:
-Ar. 5ak eta 30tan: PILOTA PARTIDA
Ondotik, Arroltze ta Xingar!

Eta, ez duda astean zehar pasatzea, egoitzaren bisitatzeko edo esku ukaldi baten emaiteko!