Naiz+ Naiz+

Ruaille-Buaille folk taldeak irabazi du Ortigueirako Jaialdiko lehiaketa

Euskal Herriko Ruaille-Buaille taldeak irabazi du Ortigueirako Folk Jaialdiko Runas 2013 lehiaketa. Presentzia eszeniko indartsua duen talde honen proposamen alaia aukeratu zuen epaimahaiak. Epaimahaiko kideak ziren Jaialdiko koordinatzaile Alberto Balboa, musika-produktore bat, Ortigueirako Gaita Eskolako ordezkari bat, eta entzuleen arteko bi persona, ausaz hautatuak biak.

Hona hemen, epaimahaiaren iritziz, Barakaldoko Ruaille-Buaille taldea irabazle izendatzeko arrazoiak: erakutsitako musika-kalitatea, teknika, Europa Atlantikoko musikak bateratzeko gaitasuna eta bertaratutako entzuleak piztu eta altxarazteko ahalmena. Runas lehiaketa 2000. urtean sortu zen, eta ordudanik haren xede nagusia oraindik ezagunak izateko bidean diren estatuko nahiz atzerriko folk taldeak ezagutaraztea izan da.

Irabazlearentzako saria hurrengo urteko jaialdian parte hartzea da, kontzertu nagusien kartelaren barruan, ordainean 2.500 euro jasoz. Taldeak ostegunean joko du, hilak 18, Barakaldoko Herriko Plazan, 22:30ean, karmenetako jai-egitarauaren barruan, lortu duten garaipenaren poza bertaratzen direnekin partekatzeko prest.