Naiz+ Naiz+

Sirokaren laugarren maluta: ‘Desoreka’

Elur maluten gisara, banan bana eta poliki ari da eskaintzen Siroka taldea bere ‘Malutak’ proiektuaren aleak. Urtea hastearekin bat eskaini ziguten ‘Bihotzetatik zintzilik’ lanaren eguneratzea, ordurako lehen maluta ezagututa genuen, ‘Azala’ izenekoa, eta laugarren hau iristerako ‘Su txikien itsasoa’ izeneko lana argitaratu zuten Askapenaren aurkako auzia salatzeko. Laugarrena beraz hau, ‘Desoreka’.