Naiz+ Naiz+

Topatuk bazkide kanpaina abiatu du

Gazte mugimenduek egunerokoan egiten duten lana gazte ikuspegitik kontatzeko lana egiten du Topatuk. Bide horretan, baina, ezinbestekoa du herritarren ekarpena, baita ekonomikoa ere. Gazte mugimenduaren oraina eta geroa kontatzen jarraitzeko bazkide kanpaina ipini dute martxan.

Norbanakoak zein kolektiboak egin daitezke bazkide HEMEN klik eginda.

Bazkideak lortzen joan ahala gainera, erronka bat proposatu diete gazte eta eragileei. «Zein izango da bazkide gehien lortuko dituen herria? Bildu herriko ala auzoko lagunak eta atera argazki ala bideo bat bazkide egingo zareten gazte eta eragile guztiekin. Ondoren, bidali topatu@gmail.com-era edo zabaldu sarean #GehiagoBaietz! traolaren bitartez. Gu arduratuko gara ranking-ean txukun jartzeaz nork lortu dituen gehiago... Animatuko zara?» diote proposatutako erronkan.