0 comments

Trail estazioa zabalik, Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletan

Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Herriko Trail Estazioaren irekieraren berri eman du. Mendi lasterketetan aritzen direnentzat aukera bikaina. Martxoaren 14ean eta 15ean hainbat kirol ekitaldi antolatu ditu Diupazioak Abaltzisketan eta Zegaman estazio honen irekiera dela eta.

Zer da Trail estazio bat? Trail estazio bat mendian lasterketa egiteko prestatuta dagoen eremua da, hainbat ibilbide eta zerbitzu eskaintzen dituena eta nazioartean homologatuak dauden seinaleak erabiltzen dituena. Estazioa kirol honetan hasiberriak diren pertsonei nahiz korrikalari adituenei zuzenduta dago, trail-ean teknika hobetzeko aholkularitza zerbitzua jaso edota entrenamendu saioak egiteko prestatutako guneak erabiltzeko aukera eskaintzen baita.

Martxoaren 15ean Zegaman mendiko korrikalari profesionalek gidatutako trail-running saioa izango da. 10 km-ko saioa edo 18koa egin dezake parte hartzaileak. Informazio gehiago: gipuzkoa.eus

/