Naiz+ Naiz+

Txarretik okerragora, eremu ‘ez euskalduneko’ komeriak

Ahotsa.info-ren ‘Txapelbideoak’ sailak Iruñetik Faltzeserako bidea egin zuen asteburuan, ‘misto’-tik ‘ez euskaldunera’. Sortzenek antolaturik euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten ehunka herritarrek bertan eta euskarak eremu diskriminatuan bizi duen egoera jaso du Ahotsak erreportajean.