Naiz+ Naiz+

‘Umorea politikoa da’

Izenburuak berak dakar tesi oso bat bere baitan, Xabier Eizagirre ‘Jakin’-eko erredakzio buruak aurkezpen bideoan dion moduan. Goiko bideoan 220. ale honetan parte hartu duenetako baten gogoetak dituzue, Laura Mintegi irakaslearenak. 

Bere artikuluan Mintegik adierazpen asktasunak politikarekin duen harremanaz hasunartu du, erlijioarekin duenaz... Mahomaren inguruko marrazkiak argitaratzeak sortu zuen zalapartaz, ‘Charlie Hebdo’ aldizkariaren aurkako erasoaz eta baita botereak adierazpen askatasunarekin duen harremanaz ere. Azken honen kasuan ‘Egin’-en itxiera eta bertako kazetarien espetxeratzea ekarri ditu gogora. 


Xabier Eizagirre ‘Jakin’-eko erredakzio buruaren laburpena.

«Zertaz egiten dugu barre?» eta «nork agintzen digu zertaz barre egin?» moduko galderak abiapuntu osatu dute umorea eta politika lotzen dituen monografiko hau; goiko bideoan Xabier Eizagirrek aleaz egindako laburpena.

Iñigo Aranbarrik bere artikuluan euskaldun baserritarraren estereotipoari egin zaion barrea hartu du hizpide. Hainbat adibide dakartza, batzuk oso ezagunak besteak ez horrenbeste: ‘La crus del Gorbea’ iragarkia edu ‘Don Quijote’ eleberriko Azpeitiako Santxoren kasua.

Uxoa Anduagak umoreak naziogintzarekin, estatugintzarekin, duen harremana hartu du hizpide ‘Umorearen sarrailez eta giltzez’ izenburuko artikuluan, «umorea bada identitate nazionalaren kidetasuna indartzeko tresna», bere esanetan.

Unai Iturriagak bere esperientzia propiotik abiatuta egin du ekarpena, bertsogintzak umorearekin duen harremanetik, baina hausnarketarako bide luzeagoa irekiz: «guk hautatzen dugunean pertsona, pertsonaia edo jendarte konkretu bat umoregai izan daitekeela eta, gainera, jakin badakigunean parean dugunak irizpide hori konpartitu edo ontzat eman dezakeela, epaia emana dago: gu eta haiek».

Mario Zubiaga eta Edorta Arana irakasleek ‘Tirabirak’ egitasmoaren berri dakarte aldizkarira. Proeiktu honetan gure iragan hurbila egunkarietako tiretan nola landu izan den jaso zuten. (Tirabirak.eus-en informazio gehiago).


*Tirabirak.eus webgunean memeak sortzeko tresna interesgarri bat dute