Naiz+ Naiz+

Urruña: gazte topaketak eta errepresaliatuekiko sustengu bazkaria

askatasun taupadak Urruñako Herrira mugimenduak preso eta iheslarien aldeko bazkaria antolatu zuen. Bazkaria ostean gazteen arteko topaketak burutu ziren.

Urruñako gazte asanbladak, bere bosgarren urteurrena ospatzeko, inguruko gazte asanbladekin "bat egin" nahi izan du. Topaketak, momentu goxo bat pasatzeko aukera izateaz gain, besteak beste, elkar ezagutza bultzatzeko, herri bakoitzeko errealitatea ezagutzeko, elkarlana bultzatzeko eta "euskal gazteria zatitzen duen muga instituzionala desegiteko" parada ematen duela zehaztu dute antolatzaileek.
Arratsaldeko 5etan, parte hartzen duten gazte asanblada eta gaztetxeen guzien artean triki poteo eta gaztetxe eraikuntza izanen dira Urruñako plazan. Hondarribiko gazte asanbladak, Azkaineko Kilika gaztetxeak, Donibane Ziburuko Gaztetxeak, Hendaiako gazte asanbladak, Irungo gazte asanbladak eta Urruñako gazte asanbladak, beren gaztetxea edo gazte asanblada errepresentatzen duen gaztetxe bat eraiki beharko dute eta ondoren gaztetxez gaztetxe pasako dira. Gaztetxe bakoitzak bertso bat abestu beharko du bere gaztetxea edo gazte asanblada aurkezteko eta bertsolariz osatutako epaimahai bat izanen da. Arratsaldeko 8etan, traktorez mendira igoko dira eta gaua mendian bertan pasako dute.