Naiz+ Naiz+

Zaldikoak eta kilikiak euskaraz xaxatzeko formulak

Gaizka Arangureni ikusi diogu bideo parea Twitterren, Sanferminetarako proposamena dakar, Iruñeko jai nagusi honetan horrenbesteko garrantzia duten zaldikoei eta kilikiei euskaraz zirikatzeko formula.

Errazak biak ere, erraz ikasi eta erabiltzeko modukoak. Honakoa kilikiak xaxatzeko proposatutako formula:

«Kiliki-kalaka, zinpi-zanpa korrika»

Zaldikoenak puntu parea du:

«Zaldiko-maldiko, ez zara etorriko
Zaldiko-maldiko, putza betiko!»

Bidea egiteko ezinbestekoa da lehen urratsa ematea eta ikusiko bi formula hauek izango duten garapena. Bere txioetan, haurrak dituzten lagunei helarazteko deia egin du Arangurenek berak. 

Sei dira guztira zaldikoak eta, jakingo duzuenez, haurren atzetik ibili ohi dira segika, hauek izkin egiten saiatzen diren neurrian. Kilikiei dagokionez, sei hauek ere, euren izenez dira ezagunak eta norberak bere gustukoena ere izan ohi du: Coletas, Barbas, Caravinagre, Napoleon, Verrugas eta Patata. Hona Udalaren webgunean kilikiez dakarten azalpena: «Zinegotzien segizioa irudikatzen dute eta haurrak ikaratu eta ongi pasaraztea dute eginkizun. Sei irudi horiek buruhandiek baino buru txikiagoa dute, eta, aparrez egindako idizilarekin, haien beldur izan ohi diren haurren atzetik ibili eta maitekor jotzen dituzte. Coletas eta Barbas dira guztietan zaharrenak. Caravinagre kapitaina da, eta berak jotzen du gogorren. Horiekin batera ibiltzen dira Napoleon, Verrugas eta Patata»

Kiliki eta zaldiko, denak ere Iruñeko Erraldoi eta Buruhaundien Konpartsaren baitan irten ohi dira. 1860an Tadeo Amorena eskultoreak egindako 8 erraldoien aurretik joan ohi dira beste bost buruhaundiekin batera.