Naiz+ Naiz+

Zerk darama bizitza arruntetik gatazkan inplikatzeko JAUZIA egitera?

Ibai Agirrebarrena bidaxunetarrak abiatu duen proiektua da ‘Jauzia’. Politikatik edo gatazkatik kanpo hezi eta bizi izan arren euskal gatazkaren baitan inplikatzeko jauzia egin duten pertsonen istorioak ditu abiapuntu proiektuak. Lagin gisa Philippe Lassale eta Beñat Saint Sébastienen kasuak dakartza aurrerapen bideoak. Lehena paristarra, bigarrena ziburuko arrantzale familia batekoa, biek ETAri laguntza eskaini zioten. Dominika Mendiboure Kanboko baserri bateko alaba da, iheslariei laguntzeko hautua egin zuena:

Proiektua burura eraman ahal izateko kofinantzaketa kanpaina abiatu du Agirrebarrenak (klikatu hemen laguntzeko). Sei ibilbideren bueltan eraikiko du lana Agirrebarrenak, «ixilpeko lanari zuzenean loturiko sei istorio», dio. Informazio guztia sortu duen webgunean, blogean edo bere Twitter kontuan.