Naiz+ Naiz+

‘Zuzeneko instanteak’ musika argazki erakusketa

MusikaZuzenean.com ‘Zuzeneko istanteak’ musika argazki erakusketa kolektiboa da. Bertan parte hartzen duten 20 argazkilariak ez dira sektoreko profesionalak, argazkilaritza eta musika uztartzea gustokoa duten argazkilariak baino ez dira.

Erakusketa honetan ikus daitezkeen 60 argazkiak, 2011 eta 2012 urteetan zuzeneko kontzertuetan hartuak izan dira. Horrela, atzera begira egon gabe, erakusketak gaur egun gure agertokietan gertatzen ari dena islatzen du, egungo musika eszenaren erradiografia gaurkotua eginaz.

Irudiek, Euskal Herriko musika eszenako eremu ezberdinak irudikatzen dituzte: Jaialdi handietatik, gaztetxeetako eszena undergroundera, herriko plaza edota tabernetako kontzertuak ere  hartuz. Bide horretan, musikalki, bertako mugimenduaren musika mota ezberdinak biltzen ditu: Rocka, heavya, ska, reegaea, hardcorea, edota folka.

Argazki teknika ezberdinak lantzen dira erakusketa honetan: Zuri Beltzeko argazkietatik, koloreetako argazkietara. Argazkiak hartzeko moduak ere anitzak izan dira: 35 milimetrotako karrete zaharretatik, egungo teknologi digitalera. Beti ere, berezko argazkia errespetatua izan da, inolako muntai edo konponketa gehiegizkorik gabe. Argazkiak diren bezala erakutsiz. Zuzenak. Biziak.

ARGAZKILARIAK

· J.A. Areta Goñi ‘Juxe’ · Josu Txintxurreta · Saioa Cabañas ‘Gauilunak’ · Garbiñe Irizar · Makoki · Iñigo Serrano · Hodei Esteban · Guillermo Urkijo · Xavier Berrouet · Vik Fdz · Kepa Garro · Ainara Garcia · Egoitz Irizar · Jon Iraundegi · Arnaitz Eraso · Ander Kerejeta · Koldo Orue · Joseba Barrenetxea · Koldo Eizmendi · Ibon Urizar

EGITARAUA (ANDOAIN)

IRAILAK 28 OSTIRALA
‘Inaugurazio ekitaldia’  musika, pintxoak…
Bastero. 19:00

URRIAK 2 ASTEARTEA
DZ Master Class
Bastero. Erakusketa gela. 19.00

URRIAK 5 OSTIRALA
‘Zuloak’  dokumentalaren proiekzioa
Bastero. Zinema Aretoa. 22:30

URRIAK 9 ASTERATEA
Mahai ingurua:   ‘Egungo musika mugimendua Andoainen’
Gaztetxea. 19:00

URRIAK 13 LARUNBATA
21:00 – 02:00   Musika maratoia
·  21:30  - 22:30 Aker Beltz taberna Toro y la chica del Frenesi
·  22:30  - 23:30 Ganbara  taberna Xabi ta Petti
·  23:45  - 00:45 Txitibar Taberna Zuhaitz Zatitxuak Blues Band
·  01:00 - 02:00 Irunberri taberna Dirty  Brothers.

Antolatzaile: Musikazuzenean.com, andoaingo Udalarekin elkarlanean.