Tags siroka

0 comments

Sirokaren laugarren maluta: ‘Desoreka’

Elur maluten gisara, banan bana eta poliki ari da eskaintzen Siroka taldea bere ‘Malutak’ proiektuaren aleak. Urtea hastearekin bat eskaini ziguten ‘Bihotzetatik zintzilik’ lanaren eguneratzea, ordurako lehen maluta ezagututa genuen, ‘Azala’ izenekoa, eta laugarren hau iristerako ‘Su txikien itsasoa’ izeneko lana argitaratu zuten Askapenaren aurkako auzia salatzeko. Laugarrena beraz hau, ‘Desoreka’.

0 comments

Mundua su txikien itsaso bat delako... #AskapenaAurrera

Askapenaren baitan lanean aritutako dozenaka lagunek eta Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetu dituen bost kideak elkarrekin irten ziren prentsa aurrera pasa den asteburuan, «Estatua geldiarazteko tresna» izango direla zioten orduan, euren aurka fiskalak aurkeztutako eskariak ezagutu berritan. Elkartasun eta babes gisa honako bideoa argitaratu berri du Askapenak berak; «Siroka, Bad Sound System eta Skama la Rede taldeekin, eta nazioarteko lagunen ekarpenekin batera...

0 comments

‘Kontrametafora’, Sirokaren azken bideoklipa

Siroka taldeak ‘3.SZN’ diskoko bigarren bideoklipa dakar, KONTRAMETAFORA abestiari egindkoa. Urtarrilean grabatu zuten Goizeder Saez de la Fuenterekin eta berarekin batera Nikola Hurtado arduratu da kliparen muntaiaz. Hurrengo kontzertuak: Apirilaren 26an Zumaiako jaietan, maiatzaren 10ean Usansoloko jaietan Trikiziorekin, ekainaren 1ean Balmasedan Euskal Eskola Publikoaren jaian eta ekainaren 21ean Laudiko San Joan auzoan.

0 comments

Sirokak disko berriaren grabaketa amaitu du

Musikazuzenean.com atariak zuzenean eman du Siroka taldearen diskoaren grabaketaren berri blog berezi batean. Ostiralean iragarri zuen taldeak grabaketaren amaiera eta aste honetan bideokliperako irudiak grabatzen aritu dira. Azken postean amaitzen duten moduan:

EURIARI AURRE EGITEN

Gaurko goiza bideokliperako kalean grabatu behar ditugun irudiak grabatzen erabiltzeko asmoa genuen, baina eguraldia ikusita, planak aldatu eta arratsaldean Alhondegi zaharrera joan gara, gure lokaletik oso gertu...

Latest posts
Latest comments