0 comments

Sendatu eta... nora?

Sendatu eta... nora?

M. gaur irten da. Euskalduna baina etxegabea da. Gora behera haundiak izan ditu etorri zenetik. Isolamendua askori zaila egiten omen zaie, baina denbora irakurtzen eta internet-en pasatzen dute, irratia entzuten duten bitartean."Gehienak oso garbiak eta laguntzeko prest agertu dira. Atea jo orduko, badakite maskara jarri behar dutela. Baina saiatzen dira gu ez kutsatzen eta gelara ez sartzeko kanpora ateratzen dute zaborra guk ezer esan gabe. Joaten denek gela garbi uzten dute" dio Simon-ek. Madrildarra da bera "baina bizitzak hona ekarri nau" dio.

M.-k bere gela garbi utzi du. Irakurri dituen liburuak alde batean eta jan gabeko laranjak zaborrontzira bota ditu. Esker ona adieraziz joan da M. Baina nora galdetu dudanean ez dakite nora joan den. "Bakoitza oso kausa desberdinengatik dator ona, guk ez dugu arreta hori egiten. Baina hemendik kanpo ere ondo zainduta daudela esan dezaket, bakoitza bere zailtasunekin, baina ondo zainduta" dio Elena arduradunak. 

 

/