Archived entries 2013-05

0 comments

"Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldiak

Bihar eta etzi, "Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldiak izango dira Donostiako Kursaal jauregian Hik Hasi-ren eskutik. Francesco Tonucci pedagogo italiarra eta Haurren hiria egitasmoaren sortzailea bi egunetan izango da, gainera. Haurren hiria liburua italieratik euskarara itzuli egin da eta jardunaldietako parte-hartzaileei banatu egingo zaie.

Hik Hasi-ren oharra:

Herri hezitzaile eta parte hartzaile baten inguruko hausnarketan gabiltza Euskal Herriko hainbat eragile;...

0 comments

Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak urtero Takonerako lorategietan burutzen duen jaiaren helburua, Euskal Eskola Publiko Berriaren alde, eta beraz, hezkuntza sistema propio baten aldarriarekin bat egiten dugunon topaleku izan eta aldarrikapena lau haizetara zabaltzea da.

Datorren jaia, maiatzaren 18 eta 19an izango da. Egingo den XVIII. da, eta "Haizeberritu, auzo eta lan" leloa izango du. Leihoak zabaldu eta auzo nahiz herrietatik abiatuz osatzen dugun herri egitasmo baten isla izan nahiko duena.

...

Latest posts
Latest comments