Archived entries 2015-04

0 comments

Hezkuntza jardunaldiak Donostian

Donostiako Udaleko Hezkuntza Atalak, Hik Hasi eta San Telmo Museoaren laguntzarekin, Hezkuntza ereduaren garrantzia gizartearen eraikuntzan jardunaldiak antolatu zituen iragan martxoan. Hamaika Telebistak saioak grabatu zituen, eta guztiak sarean zabaldu ditu.

Politikariak, sindikatuak, hezkuntza eragileak eta Hezkuntza Plataformen Topagunea izan ziren solaskideak, hezkuntza arloko kideen dinamizazioarekin.

>Jardunaldiko bideo guztiak: klik hemen

0 comments

Herri Unibertsitateak, jakintza kolektibo eta burujabearen bidean

Topatu.info gazte proiektu komunikatiboak 'Haziak, Herri Unibertsitateen loratzea' laburmetraia kaleratu du Buiaka, Leioatik eta Harabarekin elkarlanean. Ekoiztutako bideoan iragan martxoaren 16, 17 eta 18an Hego Euskal Herriko ikasle mugimenduak eraikitako Herri Unibertsitate ezberdinetako bizipenak kontatzen dira.

> #HerriUnibertsitatea twitter jarioa: klik hemen

Latest posts
Latest comments