Tags donostia

0 comments

Hezkuntza jardunaldiak Donostian

Donostiako Udaleko Hezkuntza Atalak, Hik Hasi eta San Telmo Museoaren laguntzarekin, Hezkuntza ereduaren garrantzia gizartearen eraikuntzan jardunaldiak antolatu zituen iragan martxoan. Hamaika Telebistak saioak grabatu zituen, eta guztiak sarean zabaldu ditu.

Politikariak, sindikatuak, hezkuntza eragileak eta Hezkuntza Plataformen Topagunea izan ziren solaskideak, hezkuntza arloko kideen dinamizazioarekin.

>Jardunaldiko bideo guztiak: klik hemen

0 comments

Donostiako eragileak ere #AzkenIkasleDantza-ra!

Donostiako herri mugimendu ezberdinek agerraldia egin eta larunbatean, hilak 16, izango den Azken Ikasle Dantzara joateko deia luzatu dute. Prentsaurrekoan Lab, Gazte Abertzaleak, Askapena, Euskal Herrian Euskaraz, Bilgune Feminista, Sortu, Alternatiba, Piratak, Letaman Gaztetxea, Txantxarreta Gaztetxea, Intxaurrondoko Jai Batzordea, Zero Zabor, Kortxoenea Gaztetxea, Groseko Gazte Asanblada eta Ernai izan dira Ikasle Abertzaleak bere 25. urteurrenagatik zoriontzen.

Latest posts
Latest comments