Tags formakuntza

0 comments

Eduki propioak eraikitzeko liburuxka kaleratu du IAk

Ikasle Abertzaleek Euskal Eskola Nazionalaren aldeko estrategia diseinatu zuten 2012ko abenduan burututako VI. kongresuan. Bertan, Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko ardatz gisa Ekin ildoa zehatu zuten. Honen garapenerako lehentasunezko bost lan lerro adostu zituzten ere: eduki propiak eraiki, pedagogia askatazailea eraiki, hezigune euskalduna eraiki, partaidetzan oinarritutako eskola eraiki eta ikas baldintza duinak eraiki.

Oraingoan, eduki propioak eraikitzeko liburuxka kaleratu dute.

0 comments

Herri Mugimenduak eta IKTak

Uztailaren 5, 6 eta 7an, Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatuta eta Gernikako Gaztetxea eta Astra proiektuaren laguntzaz "Herri Mugimenduak eta IKTak" formakuntza jardunalditxoak antolatu ditu.

Helburua, Herri Mugimenduenn artean eztabaidarako gune txiki batzuk eskaintzea da, bi mahai ingururen bitartez. Eta bestetik, formazioa eta transmizio gune bat, Herri Mugimenduetan gabiltzanok gure artean darabilgun jakintza parteka dezagun aukera emanez.

Kartela: hemen

Info+: Ikasle Abertzaleak

1 comment

Gazte formakuntzarako aukera, Deustuan

Deustuko Gazte Koordinadorak antolatuta, datorren larunbat eta igandean Gazte Topaketak izango dira Deustuan. Azkunak inposatu nahi duen auzo eredu gris eta lotiaren aurrean, bestelako auzo koloretsu bat eraikitzeko aukera izango da bertan.

Hamaika dira gazte formakuntzarako antolatu dituzten tailer eta hitzaldiak: flamenkoa, bideo-muntai eta antzerki tailerrak, militantzia ereduak aztergai, elikadura subiraultzaren inguruko hitzaldiak, Gerra Zibilaren inguruko solasaldia, krisi ekonomikoa,...

Latest posts
Latest comments