Tags hernani

0 comments

LABen #EbaluazioaIruten jardunaldia

Egungo eredua kolokan jarri eta bestelako ebaluazio paradigna bat eraikitzeko hausnarketa saioa antolatu du LAB sindikatuak. Iruten dinamikaren baitan antolatutako jardunaldian 250 lagunetik gora bildu dira eta hezkuntza sistema propioak izan beharreko ebaluazio eredua izan dute eztabaidagai.

Ondorengo bideoan Lore Erriondo, Alexander Barandiaran eta Ane Ablanedoren solasaldia ikusi daiteke:

> Jardunealdien deialdia NAIZ+en: klik hemen

0 comments

Ebaluazio hezitzailea iruteko jardunaldiak

Ebaluazioa edozein hezkuntza sistemaren oinarri garrantzitsuenetako bat da. Bolo-bolo dabil azken hilabeetan, gainera, ebaluazioaren gaia. Horren adibide da iragan otsailaren 18an Hezkuntza Plataformen Topaguneak antolatutako 'Ebaluazioa Eztabaidara' topaketa herritarrak.

Hari honi tiraka, LAB sindikatuak ere ebaluazio sistema propioak izan beharreko gako nagusiak identifikatu nahi ditu. Horretarako ebaluazio hezitzailearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Goiz osoan zehar luzatuko den...

0 comments

Euskal Eskola Publiko Berriaren bidean, 'eskolHarria'

'EskolHarria, biharko herria' lelopean aldarri eguna antolatu du SORTZEN elkarteak igande honetarako. 25 urte bete ditu aurten Hernanin hastapena izan zuen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko SORTZEN elkarteak. Hori dela eta, Hernanira bueltatuko da, sorlekura.

Horren harira, maiatzaren 22rako elkartearen eskola eredua irudikatuko duen egitarau zabala antolatu da, auzolanean: Euskal Curriculumaren gunea, ikasle euskaldun eleaniztunena, hezkidetza eta haurren txokoa eta gazteentzako propio...

0 comments

LOMCEri alternatibak eraikiz egingo diote aurre hezkuntza plataformek

Hernanin egin dute ikasturte honetako balantzea Hezkuntza Plataformen Topagunearen baitan saretuta dauden bilguneak. Elkarren artean ezagutzen hasi zirenetik, gaur arte, parte hartzean emandako igoera ikaragarria azpimarratu dute.

Herri ezberdinetan hezkuntza bilgune lokalak sortzea ahalbidetu dutela jabetuz, guztiei txapel orokorra jartzea dagokio Hezkuntza Plataformen Topaguneari, euren arteko elkarlana eta ezagutza erraztuz.

Datorren ikasturteari begirako erronka argi dute: "Datorren...

Latest posts
Latest comments