Tags hezkidetza

0 comments

Martxoaren 8rako unitate didaktikoak

Martxoaren 8aren testuinguruan eskoletak lantzeko unitate didaktikoak kaleratu dituzte LAB eta Steilas sindikatuek. "Jendarte heteropatrialkalaren birproduziorako hezkuntza sistema hau beharrezko tresna da. Hori dela eta hezitzaileak hezkuntza hezkidetzailearen aldeko lana egin behar dugu" adierazi dute.

Ondorengo loturetan bi sindikatuek kaleratutako materialak ikusi eta deskargatzeko aukera dago, irekian.

> LAB sindikatuaren unitate didaktikoa: klik hemen

> Steilas sindikatuaren...

0 comments

Jolas ez sexistak

Bolo-bolo dabil garai honetan jolas eta jostailuen gaia. Jostailuak sexiastak al dira? Ala erabilera da sexista dena? Hamaika Telebistak Ertzak saioan gaia aztertu du Iñaki larrea (Psikopedagogia doktorea), Itsaso Pagoaga (Olgeta aholkularitza) eta Izaskun Guarrotxenarekin (Urtxintxa eskola).

Honetaz gain, bestelako hezkuntza eragileek ere gaian sakondu dute. Honen inguruko erreportajea egin du, adibidez, Hik Hasi-k. Sortzen elkarteak ere, 'Jolas eta jostailu ez sexisten gida'...

0 comments

Hezkuntzatik aniztasun afektibo sexuala lantzeko gida

Stee-Eilas sindikatuak homofobiari aurre egin eta aniztasun sexuala heziguneetan lantzeko Esango diozu? unitate didaktikoa kaleratu du. Helburu gisa "norberaren pentsamoldeaz hausnartzea eta bazterkeriak edo jazarpenak izan ditzakeen ondorio larriez ohartzea, laguntza eskatzea edo emateko bideak aztertzea" kokatu dute.

Deskargatzeko: klik hemen

0 comments

Heteronormak irauliz, askatasunean hezi!

Ikoitz Arrese eta Maite Kintanilla, Ikasle Abertzaleak-eko eledunak:

Ikastolako matrikulazio paperaren aurrean dago Aiert parez pare. Gu hari begira gaude eta hutsuneak, berriz, betetzeko zain. Aitaren izen abizenak laukitxo batean jarri behar dira, amarenak bestean. Amorruz, boligrafoa hartu eta Aita hitza ezabatu du Aiertek. Ama jarri du alboan.

Txirrinak jo du eta berriz ere Malen urduri dago. Amantala soinetik kendu eta gelatik korrika atera da. Guztiak begira geratu zaizkio. Arnas estuka...

0 comments

Hezkidetza lantzeko gida

Emaginek eta Bilgune Feministak "Hezkidetza lau haizetara" egitasmoa kaleratu dute. Egungo jendarte kapitalista eta patriarkarrak eragiten dituen inposatutako generoaren araberako pertsonak bestelako baloreetan hezi daitezkeela argi azaldu dute.
Egitasmo txostenak hezkuntza komunitate osoarentzat baliagarria den tresna paregabea eskaintzen du.
 
Latest posts
Latest comments