Tags hezkuntza

0 comments

Hezkuntza Plaza Hutsean: Behetik gorako eraikuntza

Loading player...

Ruben Iglesiasek eta Arantxa Urbek badute zer esana etorkizuneko hezkuntza sistemaz, izan ere, nor bere esparruan, biak ibiliak dira zeregin honetan.

Hezkuntza sistemen agorpenaz hitz egiten ari den garaian, nondik urratu hezkuntza sistema propioaren bidea? Galdera horri eta beste hainbat gakori erantzuna ematen ahalegindu dira hezkuntza komunitateko kide biak.

0 comments

Hezkuntza Plaza Hutsean: Herri Hezitzaileak

Loading player...

Badira urte batzuk Herri Hezitzaileen proiektua antolatzen hasi zenetik. Honi tiraka, OinHerri sarea osatzen joan da azpitik gora, Herri Hezitzaileak biltzen dituen egitasmoa. Gure hezkuntza eredua gaurtik eraikitzeko eta hezkuntza komunitatea osatzen dugunok, tokiko eskalan, etorizuneko eskal eskola irudikatzeko parada dugu Herri Hezitzaileen bidez.

Amaia Etxabe eta Ibon Iza burubelarri ari dira, nor bere herrian, Arrasaten zein Diman, Herri Hezitzailea garatzen.

0 comments

Hezkuntza Plaza Hutsean: Identitatea, herritartasuna, hizkuntza

Loading player...

Idurre Eskisabel eta Edu Aposaka batu dira oraingoan Hezkuntzako Plaza Hutsera. Bi ahots hauek irakasleak, idazleak, pentsalariak eta ekintzaileak dira. Hizkuntza eta kultura ardatz hartuta pausatu dute biek begirada hezkuntzan.

0 comments

Hezkuntza Plaza Hutsean: Publikotasun eredua aztergai

Loading player...

Fito Rodriguez eta Josu Txaparteg batu dira oraingoan Hezkuntzako Plaza Hutsera. Aspaldiko lagunak dira, herrigintzan ibilbide luzea dutenak, gainera. Publikotasun ereduaren gaineko gogoeta proposatu eta zorrotz heldu diote gaiari. Urteetako eskarmentuak ematen duen patxadatik eta gaurko jendartean antzematen dituzten aldaketei eta testuinguru orokorrari erreparatu diote biek.

0 comments

Sexualitate askea iruteko gida kaleratu du LABek

Sexualitate askea iruteko gida kaleratu du LABek

Haur eta Lehen Hezkuntzarako hezitzaileei bideratutako sexu heziketari buruzko gida prestatu du Nafarroako LAB irakaskuntzak. Gida honekin, Iruten egitasmoaren baitan, sexualitate askatzailea lantzeko planteamendua osatu dute.

LABen aburuz, sindikatuak sorturiko material hau Nafarroako ikastetxeetan jadanik ezartzen ari den SKOLAE programan lagungarri izan daiteke kasu askotan, prozesuak aberasteko gida berri bat, gaian adituak diren profesionalek egindakoa izanaren bermea duena. Programa...

0 comments

[Mahai ingurua] Ikastola: zergatik eta zertarako?

Loading player...

2019ko Kilometroak festaren testuinguruan hainbat ekimen antolatzen ari da Salbatore Mitxelena Zarauzko ikastola. Iragan otsailaren 28an 'ikastola' proiektuaren inguruko mahai ingurua antolatu zuten. Bertan, Ikastola: zergatik eta zertarako izenburupean eta Samara Velte kazetariaren gidaritzapean, Edu Apodaka UPV/EHUko irakasle eta soziologian doktorea, Larraitz Ariznabarreta Zarauzko ikastolako lehendakari izandakoa eta kulturaniztasunean doktorea eta Idurre Eskisabel UPV/EHUko irakasle eta...

Latest posts
Latest comments