Tags ia

0 comments

Forum To Figth, Europako Ikasle Foroa 2016

Espainiar Estatuko nazio zapaldutako ikasle antolakundeek, tartean Ikasle Abertzaleak, 'Forum To Figth' antolatu dute, Europako Ikasle Foroa 2016. Euskal Herrian izango da zita, Laudion, otsailaren 26, 27 eta 28an.

Egun horietarako egitarau osoa eta parte hartuko duten nazioarteko ikasle antolakundeen zerrenda kaleratu dute dagoeneko.

0 comments

Badatoz Herri Unibertsitateak

Bilbo eta Leioako Herri Unibertsitateen egitaraua publiko egin ostean, UPVko Ibaetako campusaren eta UPNAko txanda izan da gaurkoa. Otsailaren 26ko ikasle mobilizazio egunaren ostean Herri Unibertsitateak egingo dituzte martxoaren 16tik 18ra Bilbo, Leioa, Ibaeta eta Gasteiz eta Iruñeako campusetan. Hona egitarauak:

0 comments

Inposaketei planto egin diete ikasleek

Kalera irten dira ikasleak. EU2015 erreforma eta LOMCE legea salatu eta herritik eta herrientzat izango den hezkuntza aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hamaika herritan.

Ikasle Abertzaleen arabera 13.000 izan dira manifestazioetan parte hartu duten ikasleak.

IAko eledun Antxon Barberiari eginiko elkarrizketa Info7 irratian: klik hemen

>Bideo eta argazki guztiak hemen: klik

Ikale Abertzaleen kronika:

13.000 ikasle inguru mobilizatu dira Hego Euskal Herri osoan zehar Espainiako...

0 comments

[Bideoa] 3+2 unibertsitate erreforma

Topatu.info: Bolognak ezarri zituen 4 urteko graduak 3ra murriztu eta 2 urteko masterrak ezarriko dituen lege aldaketa da 3+2 delakoa. Europako unibertsitateekin parekotasuna bermatu eta, horrela, mugikortasun planei onura egitea da Espainiako Gobernuaren asmoa. Ikasle askok, aldiz, ez dituzte agintarien asmoak begi onez ikusten.

0 comments

Arkatz gorrien martxa deitu du Ikasle Eztandak

Otsailaren 26an dute lehenengo zita. Bertan, EU2015 unibertsitate erreforma eta honen baitako azken inposaketa, 3+2, salatuko dute Hego Euskal Herriko ikasleek. Deialdi gehiago egin ditu, ordea, Bizkaiko Ikasle Eztandak. Martxoaren 2tik 16ra bitarte 'arkatz gorrien martxa' deitu dutenari ekingo diote inposaketei maila praktikoan aurre egiteko. Era berean, martxoaren 18an mobilizazio handi bat iragarri dute Bilbon.

Latest posts
Latest comments