0 comments

3. mailako azterketatik ebaluazio sistema osoa zalantzetan jartzera pasako da HPT

2015-2016 ikasturteko balorazio asanblada egin du Hezkuntza Plataformen Topaguneak, Barakaldon. Adierazi dutenaren arabera, "Espainiako Gobernuaren erabaki berdina hartu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak: LOMCE inposatzea". Kaleratu duten datuaren arabera, 3. mailako azterketa egitera deituak zeudenen artean 178 ikastetxek planto egin diote LOMCEren araberako azterketa horri.

Gainera, aurten lortutako baldintzak baliatuz, LOMCE zein Heziberriri aurre egiteaz gain, bestelako ebaluazio baten aldeko eztabaida piztu, adostasunak bilatu eta eredu berri hori eraikitzeari ekingo diotela aurreratu dute.

/
Latest posts
Latest comments