Ikoitz blog naiz+

Baloreetan hezteko proiektu musikala martxan

Netsanet , Kaiet , Luna , Iradi  eta Asier dira proiektu honen protagonista. Bilbokoa, Iruñekoa, Baionakoa, Getarikoa eta Berriozarrekoak dira. Musika lagun, giza balioei balore handiz helduko dien proiektu berritzailea sortu dute. Euskal Herriko txoko guztietara musikaren bidez heltzeko asmoa dute gazteek eta euren helburua sortu duten proiektu hau ahal beste hedatzea da. 8-14 urte bitarteko gazteek elkarlanean osaturiko musika taldeak beraien lehenengo bideoklipa kaleratu du, gainera.