Ikoitz blog naiz+

Besarkatu ekimena

SORTZEN elkartearen 'Besarkatu' ekimenak Euskarari ate berriak zabaldu dizkioten herriak, eta modu berean, Vascuencearen Legearen harresian pitzadura bat irekitzea lortu duten familiak eskertu nahi ditu.

Vascuencearen Legearen horman pitzadura berri bat ireki duten herriak eskertzea dute asmoa, Euskararentzat bide berriak jorratzen ari baitira Nafarroako zonalde diskriminatuan. Horregatik ere, zoriondu nahi dituzte familia hauek. Euskararen aldeko ekimen hau ekimen ezberdin eta parte hartzailea izatea du SORTZENek helburu.

> www.sortzen.eus