Ikoitz blog naiz+

"Egun ona" euskaraz hasi eta bizitzeko aldarria aurtengo SORTZEN jaian

Maiatza erdialdearekin batera SORTZEN elkartearen jaia gerturatzen da. Aurtengoa igande honetan izango da, hilak 20an, Iruñean. EgunOn! lema aukeratu du hezkuntza elkarteak aurten eta horrekin batera 'EuskaraKilo' barraskiloa aurkeztu du jaiko protagonista gisa.

EgunOn! egun on bat sortu eta garatuko denaren seinale gisa. EgunOn!, mundu guztiak eguna euskaraz hasteak duen garrantziaren irudikapen gisa edota eguna euskaraz hasi nahi duen orok hasteko aukera duela adierazteko modu gisa. EgunOn!, dakienak erabiltzeak duen garrantziaren adiera gisa. EgunOn!, egunak euskaraz ere bizi nahi ditugula adierazteko modu gisa.

> Jaiaren webgune berezia: klik hemen

Aurreko edizioetako bideoklipak hementxe: