0 comments

Euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidearen alde, Faltzesera

Apirilaren 19an egingo du SORTZEN elkarteak zonalde diskriminatuan Euskaraz ikasi eta bizitzearen aldeko jaia. Aurten, Faltzesen izango da zita eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Honetaz gain eragile sozialekin egindako aurkezpenean adierazi zuten bezala "urteak dira Sortzen elkarteak, guraso eta bertako eragileekin batera, zonalde diskrimanatuko jaia antolatzen dutela. Aurten Faltzesen egokitu da jaia. Faltzesekoa 6. edizioa izanen da. Artoxoan hasi eta Larraga, Mendigorria, Villatuerta eta Aibarren ospatu ostean. Zonalde “ez Vascofonoan”, D ereduan haurrak matrikulatzeko beharra aldarrikatzetik sortu zen jai hau. Hainbat gurasoen eskariz.

Euskararen Kontseiluak apirilaren 25ean egingo duen ekitaldi nazionalerako deialdia ere egin dute.

/
Latest posts
Latest comments