Ikoitz blog naiz+

Gabonak eta jostailu hezkidetzaileak

Abenduaren etorrerarekin gure auzo eta herrietako kaleetan gabonen kutsua somatzen hasten da. Argiak, zuhaitzak eta komertzio guztietako atariak erabat atonduak ditugu jada. Garai hau, batez ere, umeei jostailuak oparitzeko unea izaten da. Hau horrela izanik, kontsumismo basatian erori gabe, jostailu ez-sexistak oparitzeko kanpaina ezberdinak jarri dira martxan. Izan ere, txiki-txikitatik umeek dituzten jostailuak erabat baldintzatzen dute euren generoaren eraikuntza. Merkatal gune handietan agerikoak dira sexuaren araberako jostailuen banaketa: mutilentzako super-heroiak aholkatzen diren bitartean, adibidez, neskentzako panpin arrosak. Honen aurrean, hainbat eragilek euren kanpaina propioak egin dituzte. Hona batzuk:

> Harremantxo Pasai Antxoko talde feministak jostailu ez-sexistak aukeratzeko gida kaleratu du: klik hemen

> SORTZEN elkarteak ere jostailu hezkidetzaileak aukeratzeko gakoak barnebildu ditu: klik hemen

> Urtxintxak, berriz, ipuin ez sexistak kaleratu ditu: klik hemen

> EH Bilduk bere aldetik, udalerrietan gabonetako kanpaina ez kontsumista eta hezkidetzailea sustatzeko ekimena sustatuko du: klik hemen

Ondorengo bideoetan, berriz, genero-estereotipoekin apurtzeko kanpainak azaltzen dira.