Ikoitz blog naiz+

HAZIAK, botere harremanak iraultzeko hezkuntza egitasmoa

HAZIAK, disziplina eta entitate anitzeko egitasmoa da, jendarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea du helburu. Elkar bizitza osasuntsua elikatzeko asmoz barne eraikuntzan zein kontzientzia kolektiboan oinarritutako metodologia bat garatu da. Bertan, hezkuntza formala, hezkuntza ez formala eta herritarren arteko zubiak eraikitzen dira.

Haurrak ezinbesteko hartzailetzat dituen egitasmo honetan, metodologia eta material zehatza landu dute hainbat eragilek elkarlanean.

Laborategi erraldoian tokian tokiko sustraiak ezarriz borobiltzen, osatzen, handitzen, indartzen joango den egitasmo bizia da Haziak; euskalduna, partehartzailea, parekidea, haurren ahotsa kontuan hartzen duena, ekarpenei irekia, errespetuan oinarritua…

Lehen esperimentazio esparrua Oiartzun herrian kokatzen da. Aurrera begira Euskal Herriko nahi adina herri eta eskoletan antzerako lanketak egiteko oinarriak ezarri nahi ditu, beti ere ekarpenei irekia egonik.