Ikoitz blog naiz+

Ikastetxeetan #Klika egiteko unitate didaktikoak

Petoa_aurre
Korrika petoa aurre

Korrika gero eta gertuago dagoen honetan ikastetxeetan lantzeko unitate didaktikoak kaleratu dituzte AEK-k eta Ikastolen Elkarteak. Nobedadearekin dator gainera, paperean lantzeko ohiko aukeraz gain, oraingoan, on-line garatzeko aukera egongo da, lehen aldiz.

Haur Hezkuntzatik hasita, Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzarainoko lana da aurkeztu berri dutena, baita batxilergorako ere. 18 urte bitarterako unitate didaktiko hauek Korrikaren azken mezua argitzeko aukera emango du, azken egunera arte, QR kodigo baten bidez. Antolatzaileek esandakoren arabera, «oso garrantzitsua da Korrika haur eta gazteen artean zabaltzea», eta haiek ere «klika egitea» espero dute, baina herritar oro gonbidatu dute zeregin horretara.

> Unitate Didaktikoen webgunea: klik hemen