Ikoitz blog naiz+

Indarberrituta dator Kaskagorri

Jaietatik ezabatu nahi izan badute ere, txosna jartzeko zigorra 2 urtez luzatu ostean, inoiz baino indar gehiagorekin dator Kaskagorri, Bilboko Gazte Mugimenduaren Konpartsa. 9 egunetan zehar herri jai euskaldun eta parekideen alde lanean arituko dira Asterix-en lagunak Bilboko Aste Nagusian. Teknologia berrietara ere egokitu dira gazteak eta Twitter erabiltzailea sortzeaz gain, kaskabloga eta mugikorretarako kaskaplikazioa ere egin dute. Irakurri QR kode hau jaietako informazio guztia eskuratzeko!

Aurreko post-a: klik hemen

Gara-n albistea: klik hemen