Ikoitz blog naiz+

Skolae, berdin bidean hezteko programa

Kalapita handia sortu du azken asteetan Nafarroako Hezkuntza departamentuak bultzatutako Skolae hezkidetza programak. Madrilen, gaiaren inguruan bildutako ehunka kidek, txalo artean hartu zuten programa. Nafarroako zein Espainiar Estatuko eskuma politiko-mediatikoak, ordea, inposaketa basati gisa baloratu du.

Hezkuntza departamentuaren asmoa Nafarroako ikastetxe guztietan aplikatzea da. Iragan ikasturtean 16 ikastetxeetan landu zen pilotaje gisa. Ateratako ondorio guztiek oso positiboki baloratu dute lanketa. Gauzak horrela, Nafarroako Parlamentuak, besteak beste, babesa adierazi dio Skolae-ri eta pairatu dituen erasoak salatu ditu.

ahotsa.info atariak Berriozarreko Mendialde ikastetxearen esperientzia jaso du.