Tags sortzen

0 comments

Hezkuntza jardunaldiak Donostian

Donostiako Udaleko Hezkuntza Atalak, Hik Hasi eta San Telmo Museoaren laguntzarekin, Hezkuntza ereduaren garrantzia gizartearen eraikuntzan jardunaldiak antolatu zituen iragan martxoan. Hamaika Telebistak saioak grabatu zituen, eta guztiak sarean zabaldu ditu.

Politikariak, sindikatuak, hezkuntza eragileak eta Hezkuntza Plataformen Topagunea izan ziren solaskideak, hezkuntza arloko kideen dinamizazioarekin.

>Jardunaldiko bideo guztiak: klik hemen

0 comments

Euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidearen alde, Faltzesera

Apirilaren 19an egingo du SORTZEN elkarteak zonalde diskriminatuan Euskaraz ikasi eta bizitzearen aldeko jaia. Aurten, Faltzesen izango da zita eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Honetaz gain eragile sozialekin egindako aurkezpenean adierazi zuten bezala "urteak dira Sortzen elkarteak, guraso eta bertako eragileekin batera, zonalde diskrimanatuko jaia antolatzen dutela. Aurten Faltzesen egokitu da jaia. Faltzesekoa 6. edizioa izanen da. Artoxoan hasi eta Larraga, Mendigorria, Villatuerta...

0 comments

Euskara herria josteko, Hamarratz

SORTZEN elkarteak HAMARRATZ proiektua aurkeztu du. Hezkuntza elkarteak adierazi duenez, auzolanez egindako joste-lana da. Txikitasunetik handitasunera, Euskararen Herriko lau puntu kardinaletan jositako ohial zatiaz egindako panpin erraldoia izango da. Instalazio artistiko parte-hartzaile eta mugikorra. Hamaika beso eta hanka izango dituen Hamarratz panpinak, euskaraz bizi, ikasi, abestu, maitatu, amestu... nahi duen herria irudikatuko du.

Euskararen Herria, josia. Ekimen mugikorra izaki,...

0 comments

Hezkuntza sistema propioaren aldeko kalejirak

Hezkuntza eragileek LOMCEren kontrako Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioaren aldeko kalejirak antolatu dituzte, larunbat honetarako, urriak 11.

'Gure Gida' aurkeztu ostean elkarlanean aritu eta iaz urriaren 12an Bilbon egindako nazio manifestazioaren segida da oraingoa.

Hezkuntza eragileen eta Hezkuntza Plataformen Topagunea-ren oharra:

Hezkuntzak berebiziko garrantzia du norbanakoaren eta herri baten garapenean baita jendartea kohesionatzeko ere (pentsaera guztiak errespetatuz,...

0 comments

Badator Uharteko piraten jai nazionala

ahotsa.info atariak zabaldu duenez, SORTZEN elkarteak maiatzaren 18an, Uharten, egingo duen jai nazionalaren bideoklipa aurkeztu du. Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa helburu, urteak daramatzate eskola publikoetan lanean irakasle, familia, langile eta ikasleak, eta amesten duten hezkuntza horretara euren eguneroko lanaren bitartez hurbiltzen saiatzen dira.

Herriz herri eta eskolaz eskola egiten duten lana kalera atera eta ospatzeko jaia antolatu dute bi hamarkada luzez...

Latest posts
Latest comments