Olatz Perez de Viñaspre naizplus blogak

Ordenagailuak programatzearen gaitasunaz

Ordenagailuak programatzea edozeinen eskura egon daiteke. Programatzea ez datza ordenagailuko "kutxa-beltzean" gauza "ulertezinak" idaztean bakarrik. Programatzen ikastean, egunerokoan oso erabilgarriak diren gaitasunak garatzen ditugu, hala nola, arazoak abstraitzen edo orokortzen, eta berauek deskonposatzen eta ebazten.

Honen arira, "Ordengailuak programatzen txiki-txikitatik" on-line ikastaroa antolatu du Udako Euskal Unibertsitateak udazken honetarako. Edurne Larraza da ikastaroko arduraduna, eta unibertsitatea.net atarian elkarrizketa egin diote.

Bere esanetan, programazioa ikasgai gehienetan erabil daiteke, eta pixka bat ausarta izanik, guztietan. Zer esanik ez dago, gaur egunean edozein alorreko ikerlari asko eta asko programatzen jakitearen beharra sentitu duela, izan matematikari, biologo edo soziologo. Orduan, zergatik ez txikitatik ikasi?

Ikastaro zinez interesgarria, matrikula zabalik dago.