Xabier Durruti

Google my activity eta gure seme-alaben informazioa

Jakin badakigu gure sakelako telefonoa edo beste motatako gailu bat erabiltzean informazio kopuru bat ematen dugula. Sare sozialak eta hainbat aplikazioen bitartez, hainbat datu "ematen" ditugu.

Google_
google

Google gure sisteman ezarrita dago, edonon ikus edo erabiltzen dugu. Bere zerbitzuak egunero erabiltzen dira, Google Chrome, Google Maps, Drive edo etxean 24 ordu konektatuta dagoen bozgorailua. Hasieran esan dudan moduan, Googlek gure informazioa jasotzen duela jakin badakigu eta, aldiz, ez dugu ezer egiten beste aukera hobeak bilatzeko.

Googlek noraino heltzen den jakin nahi izan dut, horretarako 13 urteko gazte eta bere gurasoekin bildu nintzen ikerketa bat egiteko. Google Chromebook, ikasleak erabiltzen duten Googlen ordenagailua da, Euskal Herrian eta hemendik kanpo, ikastetxe askotan asko erabiltzen da. Adingabekoak izaten dira gehienak eta hemen dator ikerketaren helburua. Jarraitu irakurtzen...