Joseba Leizeaga naizplus blogak

Erreformen lurraldea

Erreformak, kontrareformak… Espainia beti erreformatan dabil, errege katolikoen Espainiaren batasun zatiezinaren mitoarekin apurtu ordez, erreformatu egiten dute, ezer alda ez dadin. Frankismoaren erreformaren ondorio zuzena, Borboien monarkiaren berrezartzea eta Espainiaren trantsizioa izan ziren. Erreformen lurraldean, inoiz erreformatu ez dena errepublika izan da.