Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Hizkuntz Autoderminazioaren aldarria

 

Aurten Donostian bildutako Galeuscan eta “Ahozkotasuna: esateko idazten dena” hautatu dugu gaitzat.Hasierako Galeuscan Poblet Monastegiko Agiria adostu genuen1984ean Txillardegi/Ignasi Riera/Xose Luis Mendez Ferrin idazleen itzalean

Hau guztia dela eta onarttu dugu urte honetako topaketetan jarraian  datorrena agiria, bere garrantziagatik osorik eskaini nahi dudana:   

 

“ Donostian, 2012ko urriaren 26, 27 eta 28an, urteroko Galeusca Federazioaren topagunean, Ahozkotasuna: esateko idazten dena  gaitzat hartuta bildurik, idazle katalan, galego eta euskaldunok, ondorengoa adierazten dugu:

 

Lehenik.Literaturak askoz ere presentzia indartsuagoa izan behar duela hezkuntza- sistemaren maila guztietan, betiere kontuan hartuta, hezkuntza-marko arautuak eta zentralizazio atzerakoia helburu duten garaiotako azken berrikuntzek bereziki, ukatu egiten dutela Estatuko literatura gutxituen izatea.

Bigarren.Eskaera bera hedatu behar da ahozkotasunaren kasura ere, izan ere, usadioz izan duen neurrira bakarrik mugatua izatetik at, gaur egun ere errealitate bizi moduan baitirau, esperientziarik aurrerakoienetatik abiatuta teknologia berriei egokitzeko gaitasuna agertuz.

Hirugarren.Salatu egiten dugu Estatuko hedabideek, gobernu-egituren ekimeneko politiken isla direnek, gure nazioetan egiten diren literatur eta kultur ekimen guztiak ukatu eta ezkutatu egiten dituztela.

Laugarren.Erakunde publikoei gure herri memorien berreskurapenean ahalegin berezia egin dezatela eskatzen diegu, batez ere ekimen herrikoiei lotuak direnentzat eta espazio publikora sarbide urriak dituztenentzat. Era berean, gizarte osoari dei egiten diogu eginkizun horretan buru-belarri sar dadin.

Bosgarren.Kultur industriek eta hedabideek sortutako eduki hutsal eta iheskorren aurrean, kultur esperientzia sustraidun, konprometitu eta kritikoak sartu eta bultzatzearen alde egiten dugu.

Seigarren.Azkenik, gure literaturak elikatzen dituzten gizarteetako partaide garenez, eta gure hurrenez hurreneko nazioak burujabetza-mailarik handienak lortzeko helburuarekin bizitzen ari diren historiako prozesuekiko alboratuta ez gaudenez, gure errealitate naizonalen eta horren ondorioz gure kulturen eta literatur sistemen normalkuntza osoa lortzeko lanean jarraituko dugu.”

Irakur daitekeen moduan espainiar birzentralismoaren aurrean Donostiako Galeuscaren aurtengo ebazpena benetako Hizkuntz Autoderminazioaren aldarria ere bada eta ondorio zehatz batzuk ekarriko ditu, besteak beste, Espainiako Kultur Ministerioan liburugintzaren arduraduna den Lassalle jaunarekiko elkarrizketa burutzea. Izan ere, aurreko legealdiko espainiar legebiltzarreko Kultur Batzordean aho batez onartu zen aipatu Ministerioak idazle guztiei luzatuko zizkiela laguntzak nahiz eta, praktikan, ACEn ( Asociación Colegiada de Escritores de España) bazkideak direnak bakarrik, hau da, gazteleraz idazten dutenak, laguntza haiek eskuratu gainerako hizkuntzotako idazleok baztertuz.

Edozein modutara, Espainiako Konstituzioak, 1978an, argi eta garbi utzi zuen bere hirugarren artikuluan honako hauxe, “las lenguas españolas son: el castellano, la lengua oficial que todos tienen el deber de conocer y el derecho de usar en sus respectivas jurisdicciones, el euskera, el catalán y el gallego”. Hau da, oso kuriosoa izaten da ez dela esaten “la lengua oficial de España es el español”, espainola ez baita existitu ere egiten legalki, las lenguas españolas omen dira existitzen direnak...baina, goian esan bezala, praktikan espainera lagundua izaten da soilik, jakina…

 

Search