Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Sigourney joan ondoren

 

 

Aurreko sarrera argitaratu ondoren ( Sigourney  torturatua), jarraian datorren hauxe helarazi zidan Martin Anso adiskideak:

“Seguru inoiz kontatu dizudala Sigourney Weaveri "elkarrizketa" egiteko aukera izan nuela Donostiara azken filma aurkeztera etorri zenean. Elkarrizketa hitza komatxo artean ipini dut beste medio bateko kazetari batekin nengoelako eta gu biontzat denbora-tartea 10 minutukoa baino izan ez zelako, aktoreak hitzartua zuen "elkarrizketa" sorta luze-luze baten barruan. Nik denbora labur hori aprobetxatu nuen, bizpahiru galdera inozo egiteko ez ezik, Gatsby Handiaren euskarazko bertsioa oparitzeko ere. Egun haietan polemika txiki bat izan zen, aktoreen harrera-ekitaldietatik dantzariak desagerrarazi zituztelako (baserrikeriak, nonbait). Liburuaren bidez adierazi nahi izan nion (halaxe esan nion, interpretea bitartekari nuela) euskaldunok hizkuntza zahar bat dugula, baina hizkuntza hori "egunean" ere badagoela. Horren lekuko zen Scott Fitgerald bezalako autore baten euskal bertsioa. Oso korrektoa, oparia eskertu zidan eta bi musu eman zizkidan. Liburua bere bibliotekan gordeko zuela ere esan zidan. Apustu egingo nuke liburu hura hotel eta aireportu bitarteko zokoren batean geratu zela. Baina gustatzen zait pentsatzea Ripley tenienteak oraindik etxeko bibliotekan edo hor nonbait gordeta daukala.”

Kuriosoa da, ordea, garai hartatik Sigourneyk  gordetzen omen den oroitzapen nagusia harrera-ekitaldietatik dantzariak direla baina, jakina, ezin jakin Gatsby Handiaren euskarazko bertsioa oraindik gordeta ote duen…hori Martin Ansori bakarrik baieztatuko diolakoan baitnago.

Dena den, Sigourney  torturatua dela eta, Donostia Saria ekitaldirako prestu zuten filmografiaren laburpenean “ Herioa eta Dontzeila” ere azaldu zen. Ezin esan, beraz,ez  gaia (tortuta) ezta Sigourneyk maisuki burututako  torturatuaren papera ere ahaztuta egon denik, areago gaur, zeinean, BERRIA egunkariak Suitzan preso eta estradizioaren zain dagoen Nekane Txapartegi tortuarrekin elkarrizketa luzea plazaratu duen egunean. 

Search