Archived entries 2013-12

0 comments

PISA PISUTSUA

Pasatu egin da PISA emaitzen sukarraldia. Noizbehinkako larrialdia da, emaitzak argitaratzen direnean tontuliano guztiek, mota guztietako iritzi-emaileek eta albistegiek lehen mailako gaitzat hartzen dute hezkuntzaren gaia, gehienetan zein gaizki dauden gauzak adierazteko, gure gazteek zer gutxi dakiten zabaltzeko eta honelakoak aireratzeko. Susmoa dut heldu askok horrelako iritziak botatzen dituztenean benetan esan nahi dutena zera da: “gu hobeak ginen –gara-, oraingo gazte...