Eneritz Dueso naizplus blogak

Disko eta bideoklip berria dakartza Liher taldeak

Talde moduan ateratzen duten bigarren diskoa, eta, Liher izenarekin ere, Lide Hernandok bakarka atera zuena kontatzen badugu, hirugarren lan luzea dakar talde donostiarrak: Tenpluak erreDuela hiru aste disko berriko aurrerapen kantua zabaldu zuten, 'Sismografoa eta Lurrikara' izenekoa. Orain bideoklipa erantsi diote jada zabaldutako kantu hari, disko berria ere zabaldu duten egun berean.