Eneritz Dueso naizplus blogak

Mexiko, Japon eta AEBn arituko da Niña Coyote eta Chico Tornado bikoa

MAUI WAUI - NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO from Sr.&Sra. on Vimeo.

Mundu bira eta bideo berria: biak aurkeztu berri dituzte Niña Coyote eta Chico Tornadok, sortzen duten musikaren soinua «desertiko» eta erritmoa «gogor eta pisutsu» gisa deskribatzen dituen bikoteak. Dagoeneko, mundu mailako birekin esperientzia duten Ursula Strong bateria jotzaileak eta Koldo Soret gitarra eta ahotsak Eate diskoa beso hartean dutela helduko diote atzera, berriz ere, errepideari. Mexikon, Estatu Batuetan eta Japonen arituko dira.